Irudietan: Zarauzko Bolo eta Toka Txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2018ko ira. 3a, 09:50

Unai Esnal zarauztarra nagusitu da bolotan, eta Karlos Irastorza oreretarra, berriz, tokan. Ia 90 parte hartzaile aritu dira igandean Zelai Ondoko bolatokian lehian.

Igande eguerdian jokatu da Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubak antolatutako Zarauzko Bolo eta Toka Txapelketa. 53 lagunek hartu dute parte bolotan, eta 34k, tokan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, bolo txapelketa oso lehiatua izan da. "Lau lehenek berdinketa hautsi behar izan dute 36 birlarekin bakoitza. Gure klubeko ordezkari Unai Esnalek oso jaurtiketa erregularrak egin ditu, eta nagusitu egin da sei birla lortuz tiraldi bakoitzean".

Klubak eskerrak eman dizkie txapelketa antolatzen lagundu dutenei: Zarauzko Udalari, Kirol departamentuari eta klubeko bazkideei.

Sailkapena:

Boloak

1. Unai Esnal 36 birla (Zarautz)

2. Egoitz Berasategi 36 birla (Segura)

3. Patxi Arrondo 36 birla (Zerain)

4. Martin Retegi 36 birla (Zegama)

-Lehen emakumea: Aitziber Makazaga (Zerain)

-Lehen zarauztarra: Unai Esnal

 

Toka

1. Karlos Irastorza 15 (Orereta)

2. Felix Maiz 15 (Gabiria)

3. Antonio Lertxundi 13 (Zarautz)

4. Iñaki Maiz 12 (Gabiria)

-Lehen emakumea: Mariaje Olano (Usurbil)

-Lehen zarauztarra: Antonio Lertxundi