Euskal Astea 2018

Irudietan: Helduen Binakako Dantza Txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 4a, 11:04

Euskal Asteko egitarauaren barruan, atzo arratsaldean izan zen Helduen Binakako Dantza Txapelketa, Lege Zaharren enparantzan. Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek irabazi zuten, eta Ane Urruzola eta Iker Sanzek egin zuten bigarren (Lezo eta Villabona). Idoia Besadak eta Xabier Artolak (Pasaia eta Irura) hirugarren postua lortu zuten. Jantzi hoberenaren saria Idoia Besadarentzat eta Xabier Artolarentzat izan zen. 

Erlazionatuak