Euskal Astea 2018

Bideoa: Ibai Esoainen bertso-sorta Basarri sari banaketan

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 5a, 11:20

Orioko Ibai Esoainek irabazi du Zarauzko XXXIV. Basarri saria, 'Siga saga' izeneko bertso-sortarekin. Zazpina puntuko zortzi bertso dira, Xabier Amurizaren ‘Neska zaharrak eta apaizak’ doinuan, eta Arrantza munduari buruzkoak dira. Atzoko sari banaketan, bertso-sorta osoa abestu zuen jendaurrean.