Euskal Astea 2018

Irudietan: Esoainek eta Euzkitzek bertsotan jaso dituzte Basarri sariak

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 5a, 12:01

XXXIV. Basarri bertsopaper lehiaketako sari banaketa izan zen atzo, 19:00etan, Kale Nagusiko Basarri eskulturaren parean. Bertan izan ziren aurtengo bi irabazleak; Ibai Esoain eta Xabier Euzkitze. Nikolas Zendoiak Lazkao Txikiren 15 bertso abestu zituen lehendabizi, eta ondoren, Esoainek eta Euzkitzek beren bertso-sortak kantatu zituzten jendaurrean.

Lehenengo saria Esoain oriotarrak eskuratu du, 'Siga saga' izeneko bertso-sortarekin. Zazpina puntuko zortzi bertso dira, Xabier Amurizaren ‘Neska zaharrak eta apaizak’ doinuan, eta arrantza munduari buruzkoak dira. Bigarren saria Euzkitzek irabazi du, 'Behar haut, putakumea' sortari esker.

Hona hemen saridunen bertso-sortak.