Marina Agoues Eibarko jokalaria, min hartuta

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 7a, 12:26
Marina Agoues ospitalean, ebakuntza egin ondoren. (Marina Agoues)

Eskuineko hankako lotailu gurutzatua hautsi zuen futbolariak, eta atzo egin zioten ebakuntza, arrakastarekin. Eibar Kirol Elkartetik helarazitako elkartasun mezuen aurrean, Agouesek eskerrak eman dizkie, eta baita "familia armero" osoari ere.