Euskal Astea 2018

Euskal Jai Eguneko antzerkia Aritzbatalde Kiroldegian izango da

Zarauzko hitza 2018ko ira. 8a, 13:05

12:00etan emango diote hasiera antzerkiari, baina 11:30ean irekiko dituzte kiroldegiko ateak. Alproja taldetik gogoratu dute kiroldegiko edukiera mugatua izango dela.

Euskal Jai Egunerako eguraldi gora-beheratsua aurreikusi dute iragarpenek, eta antolatzaileek ez dakite Alproja taldearen antzezlana Munoan egiterik izango ote duten. Horregatik, Euskal Jai Eguneko antzerkia Aritzbatalde Kiroldegian egingo dutela jakinarazi dute Alprojatik.

12:00etan emango diote hasiera antzezlanari, baina 11:30ean irekiko dituzte kiroldegiko ateak. Alproja taldetik gogoratu dute edukiera mugatua duela kiroldegiak, eta 11:30etik aurrera sarrerak banatuko dituztela doan.