Euskal Astea 2018

Euskal Jai Eguneko egitarau osoa

Zarauzko hitza 2018ko ira. 8a, 12:00
2017ko Euskal Jaietako irudia.

Zarauzko Udalak eta Danda Gazte Asanbladak Euskal Jai Egunerako antolatu dituzten ekimenak biltzen ditu hurrengo egitarauak.

Irailak 9, igandea. Euskal Jai Eguna:

  • 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
  • 08:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
  • 08:30. Txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak, kalez kale.
  • 10:30. Meza Nagusia, Zarautz Abesbatzak abestuta, Frantziskotarren elizan. Mezaren ondoren, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak, Frontoi Txikin.
  • Goizean, hamaiketako autogestionatua Putzuzulo GaztetxeanDanda Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 11:45. Alproja taldearen irteera, kalejira Aritzbatalde kiroldegira.
  • 12:00. 40 sinfoniaantzezlana, Aritzbatalde Kiroldegian.
  • Eguerdian, erromeria trikitilariekin, txistulariekin eta dultzaineroekin, Musika plazan. Ordu berean, erromeria trikitilariekin, Lege Zaharren enparantzan.
  • 13:00. Euskaraokea Joxe Mendizabalekin, Munoan.
  • 13:30. Karro lehiaketaren sari banaketa, Lege Zaharren enparantza.
  • 14:00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin, Musika plazan.
  • 15:00. Elektrotxufla Munoatik, Danda Gazte Asanbladak antolatuta.
  • Jarraian, kontzertuak Putzuzulo Gaztetxean: Paniko eta Hägëndäs.
  • 17:30. Kalejira trikitilari, dultzainero eta txistulariekin, Musika plazatik Iñurritzara.
  • 18:00. Haurren txokoa, Iñurritzan: tailerrak, herri kirolak, egurrezko jolasak etab.
  • 18:30. Erromeria Bide Batez taldearekin, Iñurritzako zelaian.
  • 19:00. Kontzertuak txosnagunean: Tiktara, Revolta Permanent, Bide Batez eta DJ Jotatxo.
  • 20:00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin, Iñurritzan.
  • 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.
  • 22:30. Erromeria trikitilariekin, Musika plazan.
  • 23:00. Dantzaldia Oxabi taldearekin, Munoan.