Usoa Ostolazak bigarren egin du Zumaiako Triatloian

Zarauzko hitza 2018ko ira. 9a, 09:00
Usoa Ostolaza triatleta zarauztarra helmugan (Baleike.eus)

Atzo, larunbata, Esprint distantziako triatloia eta triatloi herrikoia jokatu ziren Zumaian. Emakumeetan, Irene Loizate durangarrak irabazi zuen proba, eta haren atzetik egin zuen Usoa Ostolaza zarauztarrak.

Loizate eta Ostolaza Saltoki Diquesi Trikideak taldekoak dira, lan bikaina egin zuten Zumaiako triatloiko bizikletako zatian, eta korrikako saioan gehiago izan zen Loizate (1:03:10); Ostolazak 1:04:10 denboran bukatu zuen proba. Mireia Arrillagak osatu zuen podiuma.

Gizonezkoen triatloian, korrikako saioan oinarritu zuen garaipena Joanes Goitisolo gernikarrak (57:36). Mikel Ugarte eta Guillermo Vahl izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrez hurren.