zarauzkohitza.eus

Xabier Lizardi haur ipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 15era artekoa da

Zarauzko hitza 2018-09-11 14:07   kultura

Xabier Lizardi haur ipuin lehiaketa antolatu du beste urte batez Zarauzko Udalak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan. XXXVII. edizioa da aurtengoa, eta 18 urtetik gorako egileei dago zuzenduta. Lanak aurkezteko epea datorren azaroaren 15ean bukatuko da.

Xabier Lizardi Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburua. Lanak, datorren azaroaren  15erako aurkeztu behar dira Zarauzko Udaleko Kultura Departametuan (Sanz Enea kultur etxea, Nafarroa kalea 22, Zarautz).  Sari bakarra banatuko dute, 4.000 eurokoa. Irabazlearen izena 2019ko urtarrilean jakinaraziko dute.

Ipuin sariketara aurkeztutako ipuinek honako baldintzak bete beharko dituzte: haur edo gaztetxoentzako ipuina izatea eta jatorriz euskaraz idatzitakoak, originalak eta argitagabeak izatea. Gaia librea da eta partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake. Lanaren luzera, berriz, 24.000 karaktere baino gehiagokoa izan beharko da.

Xabier Lizardi Sariaren oinarriak Zarauzko Udalaren Kultura Sailaren atarian kontsulta daitezke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa