Arratsaldean, 19:00etatik aurrera olatuak "ezohiko tokietara" irits daitezke

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 11a, 18:43

Euskalmetek sare sozialen bidez jakinarazi du gaur itsasgora oso bizia izango dela, eta horregatik olatuak "ezohiko lekuetara" irits daitezkeela. Kostaldean adi ibiltzeko eskatu du.

Marea bizien garaia da, eta sarri abisu horiak ezartzen dituzte horregatik meteorologia agentziek. Gaur, esaterako, adi ibiltzeko eskatu du Euskametek, 19:00ak aldera itsasgora oso bizia izango delako eta horrek eragin dezakeelako olatuak "ezohiko tokietara" iristea.