Maiatzean Zarauzko bi bizilagun atxilotu zituen Ertzaintzak Donostian, Tabakaleran protesta batean parte hartzen ari zirenean. Turismoaren Mundu Erakundeak Donostian egin zuen goi bileraren kontra deitu zuen protesta Bizitza Da Handiena mugimenduak, eta hantxe hartu zituzten atxilo oriotar bat eta zarauztar bat.
Mugimenduak gaur jakinarazi du irailaren 17an eta 25ean epaituko dituztela auzipetuak, eta hainbat mobilizazio iragarri ditu datozen egunetarako. Gaur 19:00etan, esaterako, Tabakaleran elkartasun argazkia aterako dute.
Beste bi mobilizazioak Donostiako Egia auzoko epaitegien parean izango dira, irailaren 17an, 09:30ean, eta irailaren 25ean, 10:00etan. Elkarretaratzeak egingo dituzte han.