Migrazioa aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 13a, 11:12
Beni Enzar eta Melillaren arteko muga.

Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, migrazioari eskainiko diote aste honetako saioa. Ostiralean izango da, irailak 14, 18:00etan, eta doako sarrera izango du.

Saio honetan, migrazioa eta bere ondorioak aztertuko dira, eta Mexikoko mugan edo Melillan ematen diren zenbait egoera landuko dira. "Papergabeak, eskubideen urraketak, gatazka emozionalak, zorionaren nahia... gure munduan aurkitu ditzakegun egoera arruntak dira", eta hauek aztertzeko asmoz antolatu dute saioa.