HARA! Tomate landarea, asfalto barrutik

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 13a, 16:37

Naturak beti aurkitzen ditu bere zirrikituak; bai, behintzat, irudietako tomate landareak. Fabrika eta saltoki ilararen aurrean, asfalto griseko zirrikitutik gora hazi da, eta baita fruituak eman ere. Berde daude, baina tamaina polita dute batzuek.

Emakume batek ikusi du tomate landarea Lakari saltokiaren inguruan, eta baita bozgoran komentatu ere, saltoki barruko ordaintokira iristean: "Hara zer dagoen hor kanpoan!".

Sakelekoari begira joan izan balitz ez zatekeen ohartuko, baina bazterretara begira joan bera, eta hara!