Bertsoa, Igor Azpitarte zenari

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 13a, 18:30
Igor Azpitarte zena, artxiboko irudian.

Mahats Biltzearen Eguna dela-eta, eskuorriak kaleratu dituzte antolatzaileek. Bertan, bertso sorta eskaini diote Zurekin ostalarien elkartearen sortzaileetako Igor Azpitarte zenari.

Igandean omenaldia egingo diote Igor Azpitarte zenari, Zurekin ostalarien elkartearen sortzaileetakoari. Ekainean hil zen, 46 urte zituela, eta gogoan izan nahi dute Mahats Biltzearen Egunean. 

Bertsoa

Alamedatik herriarentzat

lanean gogotik ekin

zurekin gure elkartearen

sortzaile ta langile fin

joan zinen ta gurekin zaude

elkartekide denekin

esker onezko omenaldia

orain nahi dizugu egin

familiaren bitartez denok

egon nahi degu zurekin