Astelehenean deklaratuko duten bi zarauztarrei babesa ematera joateko hitzordua Zarautzen

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 14a, 10:33
Asteazken iluntzean Tabakaleran ateratako elkartasun argazkia. (Bizitza Da Handiena)

Egiako epaitegian (Donostia) deklaratuko dute astelehenean, eta 09:30ean elkarretaratzea deitu dute epaitegi aurrean. Zarauztik joateko, 08:30ean Arrona Zaharreko aparkalekuan jarri dute hitzordua.

Hona hemen sare sozialetan helarazi duten komunikatua:

"Maiatzean Donostian egindako 'Bizitza Da Handiena' dinamikan atxilotuak izan ondoren, astelehenean deklaratzera joan beharko dute Zarauzko bi bizilagunek; desordena, desobedientzia eta lesioak egozten dizkiete.

Beste auzi bat ere badago irekita, oraingoz bertan behera geratu den arren. Okupazioa leporatzen diete mugimenduko beste kide bati eta Haizea Nuñez abokatuari.

Erasoak salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dugu astelehenean bertan:

  • Astelehena, irailak 17. 9:30
  • Egiako epaitegiaren aurrean (Donostia)


Zarauztik joateko , 8:30ean jarri dugu hitzordua Arrona zaharreko aparkalekuan.

Herria gu gara, eta antolatuta gaude. Gutako inori eraso egiten badiozue, gutako guztiok erasotuko gaituzue, herria erasotuko duzue. Zuen bulegoetan herritarrak kontuan hartu gabe hartzen dituzuen erabakiak gure kontra doaz zuzenean, eta guk, bulegoak baino, plazak nahiago ditugu. Bizitza dugu aldarri eta horren alde egingo dugu!

ZUEKIN GAUDE!".