5. Argazki Lehiaketa antolatu du Gaztelekuak

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 14a, 10:54

'Udarako momentuak' izango da gaia, eta irailaren 20an amaituko da argazkiak aurkezteko epea. Bi sari izango dira; epaimahaiak aukeratutako argazkia eta bozka gehien lortzen dituena.

Haize-Orratz Gaztelekuak argazki lehiaketa antolatu du bosgarren aldiz. Aurten, 'Udarako momentuak' izango da gaia, eta gehienez, bi argazki aurkeztu ahalko ditu parte hartzaile bakoitzak. Irailaren 20an amaituko da argazkiak aurkezteko epea, eta irailaren 21etik 23ra bitartean izango da bozkatzea.

Irailaren 23an izango da sari banaketa festa. Bi sari izango dira; bata, epaimahaiak hautatutako argazkiarentzat, eta bestea, bozka gehien lortzen dituen argazkiarentzat. Argazkiak aurkezteko, hiru aukera daude: Gaztelekuan bertan aurkeztea, email bidez bidaltzea (zarautzgazte@gmail.com helbidera) edo Whatsapp bidez helaraztea (620 546 684 zenbakira).