zarauzkohitza.eus

Urriaren 1etik 7ra ospatuko dute +60 astea

Zarauzko Hitza 2018-09-14 12:45   gizartea

Egitarau zabala prestatu dute Zarauzko Adineko Mahaia osatzen duten ordezkariek: mus txapelketa, dantzaldia, bingoa...

Urriaren 1etik 7ra ospatuko dute +60 astea
Zarauzko adinekoen mahaiko kideak, egitarauaren aurkezpenean. (Amaia Urbieta Arruti) | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua

Urriak 1, astelehena:

09:00. Ibilaldi handia: Getaria-Sta. Barbara-Iñurritza (8 Km)

10:00. Ibilaldi txikia: kiroldegia-Frantseskua-Asti-Kanala-Iñurritza (5 Km)

Biak amaitzean, Iñurritza elkartean hamaiketakoa.

16:00-17:00. Musa Iñurritza elkartean

17:00-18:00. Tute eta Seikoak Udaberri elkartean

20:30-21:30. Patxi Santamariaren monologo estreinaldia: Ni jubil... zu zergatik ez? Antoniano aretoan. Euskaraz eta doako sarrerarekin.

 

Urriak 2, asteartea:

16:00-17:00. Musa Iñurritza elkartean

17:00-18:00. Tute eta Seikoak Udaberri elkartean

19:30-20:30. Maite Ruiz de Sabandaren eskutik, hitzaldia: Compartiendo la gestión de centros socioculturales de mayores. Antoniano aretoan, gazteleraz.

 

Urriak 3, asteazkena:

16:00-18:00. Bolo eta toka txapelketa Zelai Ondon

18:00-19:30. Kantu jira Zelai Ondotik hasita

 

Urriak 4, osteguna:

10:00-11:00. Yoga tailerra Iñurritza parkean, Maite Urretaren eskutik

11:00-12:00. Bingoa Frontoi Txikin, Mariaetxetxiki eguneko zentrokoentzat

16:00. Iñurritza eta Udaberri elkarteetan karta jokuen sari banaketa

17:00. Bingo berezia Iñurritza elkartean eta Udaberri elkartean

19:30-20:30. Hitzaldia: Adineko pertsonen eskubideak. Antoniano aretoan, euskaraz

 

Urriak 5, ostirala:

09:00-12:30. Arrantza lehiaketa, Arkaitzmendi eta Galeperra elkarteek antolatuta

19:30-20:30. Antzerkia: La fiesta de la Madonna, Oroimena antzerki taldearen eskutik, Antoniano aretoan.

 

Urriak 6, larunbata:

11:00-12:00. Gimnasia Arrosategi parkean, Santa Ana egoitzakoekin

12:00. Meza Frantziskotarren elizan, Parrokiako abesbatzarekin

13:00-13:30. Udaberri abesbatzaren kontzertua Merkatu plazan

14:00. Bazkaria eta dantzaldia Zinema pilotalekuan

 

Urriak 7, igandea:

18:00. Dantzaldia Iñurritzan, Iñurritza elkarteak antolatuta

 

Karta jokoetan izena emateko Udaberri eta Iñurritza elkarteetan egin beharko da, doan. Bazkarirako txartelak ere Udaberrin eta Iñurritzan egongo dira, irailaren 11tik 21era, 10:00etatik 12:00etara, 10 euroan. Arrantza lehiaketarako, berriz, Arkaitzmendi edo Galeperra elkarteetan eman beharko da izena, urriaren 5ean, lehiaketa hasi baino ordu bat lehenago.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa