Erositakoa doan eskuratzeko aukera dago Murkil txartela erabilita

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 14a, 19:20

Uda ondorengo kanpaina abiatu du Zarauzko Dendarien Elkarteak, eta hala, datozen egunetan Murkilen txartelarekin ordainduz gero elkartearen saltokietan, erosketa doakoa izateko aukera dago.

Irailaren 17tik 30era, Murkil elkartearen saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta horiek ez dira ordaindu beharko. Bezeroek ordainketa egiteko unean bertan jakingo dute saridunak izan diren ala ez, elkarteak prentsa ohar bidez azaldu duenez.

Herritarrak gonbidatu ditu Murkil txartela eskatzera, urtean zehar hainbat abantailaz gozatzeko. Txartelari buruzko informazio gehiago elkartearen webgunean dago.