Irudietan: Getariako XVII. Salbatore Biatloia: Biatloi Txikia

Dorleta Agiriano Lai 2018ko ira. 15a, 15:35

Aurtengo Getariako Salbatore Biatloian, bi txandatan lehiatu dira gaztetxoak: 9-11 urte bitartekoak lehenengo, eta 12-15 urte bitartekoak ondoren. 9-11 urte bitarteko mutilen artean, Julen Penko zarauztarrak irabazi du. Argazki guztiak beheko loturan daude ikusgai.

Gaur jokatu da Getariako XVII. Salbatore Biatloia, 12:00etan hasita. Ordubete lehenago, Biatloi txikian hartu dute parte 9-15 urteko bitarteko gaztetxoek, bi txandatan: 9-11 urte bitartekoak lehenengo, eta 12-15 urte bitartekoak ondoren.

9-11 urte bitartekoek 75 metro igerian eta 250 metro lasterka egin dituzte, eta 14 partaide izan dira. Miren Iturzaeta azpeitiarrak irabazi du, eta mutiletan, Julen Penko zarauztarra izan da lehenengoa. 12-15 urte bitartekoen kategorian, berriz, 6 partaide izan dira, eta 150 metro igerian eta 500 metro lasterka burutu dituzte. Alazne Sudupe azkoitiarrak lortu du garaipena, eta mutiletan, Unax Julen Mendez getariarrak egin du denborarik onena.

Argazki guztiak honako lotura honetan daude ikusgai.