Irudietan: Getariako XVII. Salbatore Biatloiko sari banaketa

Dorleta Agiriano Lai 2018ko ira. 15a, 17:09

13:00etan izan da sari banaketa, Gudarien enparantzan. Argazki guztiak beheko loturan daude ikusgai.

Emakumezkoen kategorian, Usoa Ostolaza zarauztarrak lortu du garaipena (19:54), eta gizonezkoen kategorian, Jon Unanue zarauztarra izan da nagusi (17:43). Getariarren artean, denborarik onena egin duen emakumezkoa Ane Balenziaga izan da (24:28), eta gizonezkoen kategorian, Josu Iribar gailendu da (19:13). Beteranoei dagokienez, emakumezkoen kategorian, Adriana Canpoyek irabazi du (23:06), eta gizonezkoenean, Asier Astigarraga zarauztarra izan da nagusi (19:02). Erreleboka jokatu duten bikoteen artean, Leire Zeziaga eta Alex Miranda azpeitiarrek eskuratu dute garaipena (18:40).

Biatloi Txikiko saridunei dagokienez, 9-11 urte bitartekoen kategorian, Miren Iturzaeta azpeitiarrak irabazi du, eta mutiletan, Julen Penko zarauztarra izan da lehenengoa. 12-15 urte bitartekoen kategorian, berriz, Alazne Sudupe azkoitiarrak lortu du garaipena, eta mutiletan, Unax Julen Mendez getariarrak egin du denborarik onena.

Argazki guztiak honako lotura honetan daude ikusgai.