Deklaratu dute Bizitza Da Handiena mugimenduko bi kideek epailearen aurrean

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 17a, 10:21
Gaur goizeko elkarretaratzea Egiako epaitegi aurrean. (Hodei Iruretagoiena)

Donostiako Herri Borroken Astean atxilotutako bi zarauztarrak gaur goizean zeuden deklaratzera deituak, Egiako epaitegian (Donostia). Elkartasuna adierazi eta babesa emateko, elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean, 09:30ean.

Epailearen aurrean deklaratu dute 15 minutu inguruz, eta orain epaileak erabaki beharko du epaiketarekin aurrera jarraitu ala ez.

Maiatzean atxilotu zituen Ertzaintzak Zarauzko bi bizilagun Tabakaleran, Turismoaren Mundu Erakundeak Donostian egin zuen goi bileraren kontrako mobilizazioetan parte hartzen ari zirela. Auzipetuei elkartasuna erakusteko hainbat mobilizazio egin dituzte. Horietako bat gaur goizean, Donostiako Egiako epaitegi aurrean.