Kuadrilla Eguna antolatzeko bilerara deitu dute

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 17a, 11:23
Iazko Kuadrilla Eguna

Gazteei parte hartzeko eskatu diete, egun hori denen artean antolatzeko. Gaztelekuan elkartuko dira, irailaren 20an, osteguna.

Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, ostegunean egingo dute bilera irekia aurtengo Kuadrilla Eguna antolatzeko. 19:30ean da hitzordua, Gaztelekuan.

Aurten, urriaren 20an ospatuko dute Kuadrilla Eguna. Hemen, iazko Kuadrilla Eguneko argazki eta bideoak.