Gaur ireki dute Sormen Bekarako izen-ematea

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 17a, 12:16

Irailaren 28ra bitartean egongo da zabalik, eta diru-laguntza Zarauzko Gazteria Departamentutik bideratuko da.

Gaur ireki dute Gazteria Departamentuaren Sormenerako eta Kultur Hedapenerako Bekarako izen-ematea. Irailaren 28ra arte egongo da zabalik. Gazteek beka eskuratzeko aurkeztu ditzaketen proiektuak honako hauek dira: musika grabaketak, kultur argitalpenak, antzezlanen ekoizpena, ikus-entzunezkoak, teknologia berriekin erlazionatutako lanak... Departamentutik adierazi dutenez, kultur hedapenarekin erlazionatutako euskarazko lan oro onartuko dute.

14-30 urte bitarteko gazteek egin dezakete diru-laguntza eskaera, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29). Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 005 122 zenbakira deitzeko, gazteri@zarautz.eus helbidera idazteko edo 688 812 439 zenbakira Whatsapp mezu bat bidaltzeko aukera eman dute.