1988an sortu zen Anestesia taldea, eta bost urte beranduago, Gorrotoaren ahotsa izeneko lehen diskoa plazaratu zuten. Beraz, aurten, bi urteurren ospatu ditu Zarauzko taldeak: LParen 25.a eta taldearen sorreraren 30.a.
Hori dela eta, Elkar disketxeak lehen disko hori LP formatoan remasteriztatuta berargitaratuko du, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Horrez gain, pasa den larunbatean Bilboko Kafe Antzokian abiatu zuten bira bereziarekin jarraituko dute datozen asteburuetan.
Hona hemen hurrengo kontzertuen datak:
2018-10-20 Gasteizko Gaztetxea
2018-11-03 Donostiako Doka (+ Hilotz). Sarrerak agortua!!
2018-12-01 Iruñeko Errotxapeako gaztetxea
2018-12-08 Durangoko Plateruena kafe antzokia
2019-01-19 Miarritzeko Atabal