Mugi txartelarekin, bizikletaren azterketa teknikoa doan

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 17a, 18:28

Europako Mugikortasun Astea dela eta, irailaren 15etik 22ra bitartean bizikletaren azterketa teknikoa doan egiteko aukera izango da Ciclos Eizagirre bizikleta dendan.

Mugi txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzailek izango dute azterketa egiteko aukera. Bizikleta eta garraio publikoa uztartzeko herburua du ekimen honek, eta Gipuzkoako hainbat bizikleta dendetan egiteko aukera izango da.