Silvia Martinen 'Lekuak munduan' erakusketa ikusgai

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 19a, 10:59

Munduan zehar egindako bidaiak islatu ditu bere argazkietan.

Silvia Martin Zarauzko bizilagunaren 'Lekuak munduan' argazki erakusketa ikusgai dago jada, Ispilu Arte galerian (Gipuzkoa kalea, 24). Irailaren 14ean inauguratu zuten erakusketa, eta 24era arte izango da. Martinek oso gogoko du bidaiatzea, eta argazki hauetan, munduan zehar egindako bidaia guztiak islatzen saiatu da.