Migrazioa lantzen jarraituko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 19a, 12:32
Myanmarreko mugako irudi bat. (Jordi Bernabeu Farrus)

Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, migrazioari bigarren saio bat eskainiko diote aste honetan. Ostiralean izango da, irailak 21, eta doako sarrera izango du.

Aula/Gela saio honetan ere, aurreko ostiralean bezala, migrazioa eta bere ondorioak aztertuko dira. Mexikoko mugan edo Melillan ematen diren zenbait egoera landu ziren azkenengo saioan. Oraingoan, Bangladesh edo Sudafrikan gertatzen dena izango da aztergai. "Papergabeak, eskubideen urraketak, gatazka emozionalak, zorionaren nahia... gure munduan aurkitu ditzakegun egoera arruntak dira", eta hauek aztertzeko asmoz antolatu dituzte migrazioari buruzko saio hauek.