Ate irekien jardunaldia egingo dute Haurreskolan ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 27a, 13:40
Umeak jolasean (Argazkia: Hezkuntza Saila)

Zarauzko Haurreskola ezagutzeko ate irekien jardunaldia egingo dute irailaren 28ean, arratsaldez. Izan ere, matrikula aldia zabalduko dute urriaren 1etik 9ra.

Zarauzko Haurreskola bertatik bertara ezagutu nahi duenak horretarako aukera izango du 17:00etatik 19:00etara, bihar, ostirala.

Bertaratu ezin duenak idatziz eska dezake informazioa helbide honetan: zarautz.zarautz@haurreskolak.eus.