Jalgiren helduentzako dantza ikastaroak

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 20a, 16:03
Jalgi dantza taldea, ikasturte amaierako ekitaldian.

Izena emateko edo edozein zalantza argitzeko aukera egongo da irailaren 25ean, Ebro Etxean, 18:00etatik 20:00etara.

Kuota 50 eurokoa izango da, eta email bidez ere izena emateko aukera egongo da, baita edozein kontsulta egitekoa ere, jalgi.dt@gmail.com helbidean.

Bi ikastaro ezberdin egongo dira: hastapen mailakoek astearteetan entseatuko dute 19:00etatik 20:00etara, urriaren 2tik 22ra. Iaz aritu zirenek edo dantza ezagutzak dituztenek, berriz, astelehenetan edo asteazkenetan entseatuko dute, 19:00etatik 20:00etara, urriaren 3tik urtarrilaren 23ra.