Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualean elkartearen enkarguz, Käffka antzezlana sortzen ari da Kamikaz Kolektiboa. Amancay Gaztañaga zestoarrak, Erika Olaizola azpeitiarrak eta Miren Gaztañaga irundarrak osatuzen dute konpainia, eta obra aurrera eraman ahal izateko, matchfunding kanpaina hasi dute.
12 eta 17 urte bitarteko nerabeei eta haiekin bizi diren helduei zuzendutako obra da Käffka, eta lesbianismoa eta sexu askatasuna ikusgarri egitea du helburu. Dagoeneko idatzi dute testua, eta urriaren 10ean izango da ia ordubete iraungo duen lanaren aurrestreinaldia, Errenterian (Gipuzkoa). Olaizola eta Gaztañaga ez ezik, Iraia Elias eta Mikel Ibarguren eskualdeko aktoreak ere badaude proiektu honen atzean. Izan ere, aktore zarauztarrak eta zestoarrak osatzen dute lantaldea, Edurne Azkarate, Amaia Irazabal eta Oier Guillan aktoreekin batera.
Obra aurrera eraman ahal izateko, 8.250 euro lortu nahi dituzte abian jarri duten kanpainaren bidez. Adierazi dutenez, egiten den ekarpena “txikia” izanda ere, “laguntza handia” izango da taldearentzat. Ekarpen ekonomikoa egiten dutenek, berriz, Errenteriako aurrestreinaldira joan ahal izango dute trukean.
Proiektuari lagundu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi duenak, hemen egin dezake.