Aroa Merino: "Behintzat ez naiz geldituko parte hartu ez izanaren arantzarekin"

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 21a, 11:57
Aroa Merino, iazko proban, Zarauztik igaro zenean (Peio Romatet)

Euskal Kosta Krosa probaren webgunean elkarrizketatu berri dute iazko txapelduna emakumezkoetan, Aroa Merino kanariarra. Aurten ere hartuko du parte, Zarautzen hasi eta amaituko den maratoi erdian.

Emakumezkoetan Aroa Merinok  (Arrecife, Lanzarote, 1979) irabazi zuen I. Euskal Kosta Krosa iaz, Zumaian. “Esfortzu handia” egin, eta aurten bigarrenez hartuko du parte Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako maratoi erdian. Telefonoz erantzun die gure galderei.

Iaz egin zuten aurreneko aldiz Euskal Kosta Krosa maratoi erdia. Zer iruditu zitzaizun, zer sentsazio izan zenituen?

Oso onak, egia esan. Tokia ikusgarria da, ibilbidea oso polita, kostaldea zeharkatuz. Euskal Herria oso ederra da, maiteminduta nago horko berdeaz eta itsasoaz. Sentsazio zoragarria izan zen. Lasterketan zehar dezente lagundu zidaten, eta asko gozatu nuen.

Egindako denborarekin eta lanarekin gustura gelditu al zinen?

Bai, oso pozik. Niretzat denbora ona izan zen, eta aurten denboraldi hasiera da eta beharbada ez naiz hain forma onean egongo, baina saiatuko naiz, eta beti bezala, dena ematera aterako naiz. Gozatzera eta, kakotx artean, pixka bat sufritzera noa.

Sufritzera, esan duzu. Hain zuzen, korrikalari batek esan digu aurtengo ibilbidea nahiko gogorra dela.

Ez dut ibilbidea horrenbeste ezagutzen, eta ez dakit. Iazkoak bazituen igoera eta jaitsiera batzuk, eta niretzat toki berria izanda, lasterketa beste era batera planteatzen duzu, eta esfortzua erregulatzerakoan prekauzio gehiagorekin aritzen zara. Beraz, ibilbidean zehar sentitzen dudanaren arabera, saiatuko naiz ondo iristen eta ahalik postu onena lortzen. Espero dut oso gogorra ez izatea. Hemen, Lanzaroten, haize asko izaten dugu, eta bero sentsazioa, eta hor, berriz, haizetsua izan arren, agian hotz pixka batek harrapatzen zaitu, eta hori da niretzat txarrena. Hemen ez daukagu gorabehera handirik ibilbideetan, eta espero dut hor ez dela aldapa handiegirik egongo.

Irakurri elkarrizketa osorik.