Goya anaien film labur bat saritu dute Sopela Kosta Festeko surf film laburren lehiaketan

Zarauzko hitza 2018ko ira. 21a, 12:55

Javier eta Ritxi Goya anaien film labur bat saritu dute Sopela Kosta Festeko Surf Film Laburren Lehiaketan, Bizkaian. Atzo, ostirala, jaso zuten saria Urafilm produkzioa gidatzen duten Goya anaiek. Film laburraren protagonista Axi Muniain surflari zarauztarra da, eta Nazaren (Portugal) olatu handietan surfean ari dela egin dute film laburra.