San Frantzisko kalea oinezkotzeko obrak egingo ditu Zarauzko Udalak datozen asteotan. Lan horiek tarteko, irailaren 24tik aurrera, hiru astez, Geltoki bidea 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietako etxepeetako garajetarako sarbidea itxita izango da. Horregatik, eta Udalak jakinarazi duenez, garaje jabe horiek autoa aparkatzeko lekua gordeta izango dute Salberdingo aparkalekuan.