Nadia Erostarbe eta Gony Zubizarreta txapeldun Japonian

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 21a, 15:28
Taldeko kideak, garaipena ospatzen. (@ISAsurfing)

Taldekako ISA Aloha Cup lehiaketan txapeldun izan ziren, eta banakako sailkapen orokorrean 13. egin zuen Erostarbek eta 6. Zubizarretak.

UR ISA World Surfing Games lehiaketan parte hartzen izan dira egunotan Nadia Erostarbe eta Gony Zubizarreta, beste hainbat surflarirekin batera. ISA Aloha Cup izeneko taldekako modalitatean txapeldunak izan dira biak. Taldea Leticia Canalesek, Vicente Romerok eta laurek osatu dute, eta Japoniaren aurka final estua lehiatu ostean, txapeldun izatea lortu dute.

Sailkapen orokorrean, berriz, Nadia Erostarbek 13. postua eskuratu du, eta Gony Zubizarretak, berriz, 6.a.