Zarautz eta Getaria arteko errepidea itxiko dute igande goizean bi orduz

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 21a, 17:04
Igandean txirrindularitza proba batengatik itxiko dute Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidea.

Txirrindularitza Egokituko Kriteriuma jokatuko dute igande honetan, irailak 23. Horregatik, Zarautz eta Getaria artean itxi egingo da N-634 errepidea, 09:15etik 11:30ak bitartean.

Era berean, Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, Zarautzen, Nafarroa kalea itxi egingo da Hotel Zarautz pareko biribilgunetik Narros Jauregi parera bitartean. Autobus zerbitzuari dagokionez, ez du eraginik edukiko. Izan ere, ertzainek lagunduta zirkulatuko dute errepidea itxita dagoen zatian.