Alderdiaren Astea ospatuko du Zarauzko EAJ-k

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 22a, 09:30

Zarautz Uri Buru Batzarrak antolatuta, irailaren 26tik 30era ospatuko dute Alderdiaren Astea.

Zarauzko EAJ Alderdiaren Astea ospatuko dute datorren astean. "Haur, gazte zein helduentzako ekitaldi interesgarriak" antolatu dituztela adierazi du Zarautz Uri Buru Batzarrak.

Egitaraua datorren asteazkenean, irailaren 26an, hasiko da, lau alderdikideri egingo zaien omenaldiarekin: Agustin Mugertza San Martin (88 urte), Maria Teresa Larrañaga Etxaniz (81 urte), Inaxi Manterola Arregi (81 urte) eta Jesus Maria Portuburu Erkizia (79 urte). Ekitaldia 19:00etan ospatuko da, Batzokian. Horrez gain, ostiralean, irailaren 28an, Iñigo Barandiaranek Madrilgo kongresuko EAJ-ren ordezkariak, pentsioei buruzko hitzaldia eskainiko du Batzokian, 19:00etan.

Amaitzeko, irailaren 30ean Forondako zelaietara (Araba) joateko autobusa jarriko dute jeltzaleek. 09:00etan aterako da Batzoki aurretik, eta izena aldez aurretik eman beharko da Batzokian bertan.