Konexio elektriko batek su hartu du bart, Ipar kalearen eta kale Nagusiaren artean

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 22a, 12:20

Gaueko hamarrak aldera izan da gertaera, eta ondorioz, Ipar kaleko eta kale Nagusiko hainbat kale argindarrik gabe geratu dira.

Bart gauean, konexio elektriko batek su hartu duela eta, ke beltza ateratzen hasi da Ipar kaleko eraikin batetik, eta kale horretako eta kale Nagusiko hainbat etxetan argindarrik gabe geratu dira. Zenbait herritarrek larrialdietara deitu, eta udaltzaingoa, ertzaintza eta suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira. Inguruko etxeetako hainbat bizilagun kalera atera dira, keagatik beldurtuta. Azkenik, Iberdrolako teknikariek esku hartu dute gertaeran.