Lau modalitate orokor ezberdinetan bereiztu dute proba: hand bike, tandem, trizikloa eta bizikleta.
Emakumen H4 kategoriako hand bike proban, Milagros Lopez Vernet (00:15:30) izan da lehena. Gizonezkoen hand bike H3 kategorian, berriz, Mario Santiago Lopezek (0019:01) irabazi du, eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun Ion Galarraga Zendoia (00:21:23) izan da. Modalitate bereko H4 eta H5 kategorietan, berriz, Martin Berchesi Manzione (00:19:30) izan da txapeldun.
Trizikloaren modalitatean, Gonzalo Gartzia Abellak (00:14:28) eskuratu du lehen postua, eta tandem modalitatean, berriz, Felix Martin Gomezek (00:16:28). Azken modalitate honetan hartu du parte probako zarauztar bakarrak, Jose Angel Arroitaonandia Alberdik (00:23:43). Horrez gain, tandem modalitateko bigarren sailkatuak, Jon Estensoro Lasak (00:18:06) Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldunaren mailota irabazi du.
Bizikletari dagokionean, C4 eta C5 mailan Manuel Moyano Valverde (00:16:20) izan da txapeldun, eta C2 kategorian, berriz, Alfredo Irusta San Pedro (00:11:00). Azken honek, Euskadiko txapeldunaren mailota irabazi du.