Euskaraldia

Irudietan: Parte hartzaile kopurua gorantz, Euskaraldiaren ekitaldian

Ostiralean zabaldu zuten Euskaraldian izena emateko epea, eta egun horretan ekitaldi nazionala Iruñean izan bazen ere, Zarautzen gaur egin dute irekiera ekitaldia.

12:00ak ingururako hainbat umek Musika Plazako oholtza aurreko aulkiak harturik zituzten, ekitaldiaren ondoren izango zen Txan Magoaren emanaldirako. Lehenago, ordea, Euskaraldiko bi kolaboratzailek ekimenaren eta izen-ematearen inguruko argibideak eman dituzte.

Aldi berean, plazako kioskoaren inguruan zeuden izena-eman ahal izateko mahaietara jende ugari inguratu da, eta kioskoaren gaineko markagailua apurka-apurka igotzen joan da.

Aurkezpenaren ostean, Txan Magoak bere magiaz liluraturik utzi ditu etxeko txikienak, baita horren txikiak ez direnak ere.