Santa Klarako lur azpiko pasabideko obrak azken txanpan sartuak daude, eta egun gutxi barru inauguratuko dute azpiegitura berria. Horretarako, Astazubi plaza asfaltatzen ari dira egunotan.
Xabier Txurruka alkateak bere twitter kontuan argitaratu ditu asfaltatze lanen argazkiak.