'14' lanari buruzko literatur solasaldia izango da ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 25a, 09:00
Jean Echenoz idazle frantziarra.

Danele Sarriugarte idazlearen gidaritzapean, Jean Echenoz literaturgile frantziarrak idatzitako 14 liburuaren inguruko solasaldia izango da Sanz Enea kultur etxean.

Hilaren 27an, ostiralean, 18:30ean jarri dute hitzordua, eta sarrera doan izango da.