Itxasmendiko jaiak irailaren 28tik 30era bitartean izango dira

Zarauzko hitza 2018ko ira. 25a, 15:15

Itxasmendi auzoko jaiak ostiralean, irailaren 28an, hasiko dituzte. 18:30ean traka eta suziriak botako dituzte, eta Txan-Txan azalduko da, buruhandiekin batera. Irailaren 30era bitartean ekitaldiz betetako festetako egitaraua izango dute.

Irailaren 28tik 30era bitartean ospatuko dituzte Itxasmendi auzoko jaiak. Ekitaldiz betetako hiru egun prestatu dituzte auzoko festa batzordekoek. Larunbatean egingo duten herri bazkarirako txartelak Zuazo tabernan jarri dituzte salgai. Txartelak erosteko azken eguna irailak 27, osteguna, izango da. Helduentzako bazkarirako txartelak 15 eurotan daude saltzen eta umeenak 10 eurotan.

EGITARAUA
Irailak 28, ostirala
- 18:30. Txan-Txan agertuko da buruhandiekin batera. Festak hasteko traka eta suziriak botako dituzte.
- 19:00. Pintxo-potea, Karpan.
- 19:30. Gaztetxoentzako dantzaldia, Alaiki taldearekin.
- 23:00. Gau dantzaldia, Alaiki taldearekin.
- Ondoren, DJ Raul.

Irailak 29, larunbata
- 09:00. Motorzaleen izen-ematea.
- 10:00. Motorren ibilbidearen hasiera.
- 11:00. Motor txikien zirkuitua, pistan.
- 13:00. Triki-potea, auzoko tabernetan.
- 14:00. Herri bazkaria, Orokietako frontoian.
- 16:00. Motorzaleentzako jolasak.
- 18:00. Trial erakustaldia: Jordi Pascuet eta Marcel Justribo.
- 19:00. Garaikurrak banatzea eta oparien zozketa.
- Ondoren, DJ Raul.
- 23:00. Kontzertuak: I am Raros (Hernani, Gipuzkoa) eta Coverage (Santander, Espainia).

Irailak 30, igandea
- 11:00. Bihotzez lasterketa solidarioa, Bihotzez.org elkarteak antolatuta eta Xabier Euzkitzek aurkeztuta.
- 11:30-13:30. Haurrentzat parkea, puzgarriekin. Itxasmendi auzo elkartearen laguntzari esker.
- 12:00. Arku tiro txapelketa. Saria Gostiola armategiak emanda.
- 12:00. Toka txapelketa.
- 13:00. Patata tortilla lehiaketa.
- 16:00-19:00. Haurrentzat parkea: ludoteka, apar festa...
- 18.00. Pigg & Kiss Zarauzko taldearen kontzertua (lehen diskoaren aurkezpen ofiziala).
- 20:30. Festak agurtzeko traka.