HHEko hainbat ikastaro bertan behera gelditu direla salatu dute

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 25a, 17:53

Zarauzko HHEko (Helduen Hezkuntza Eskola) ikasle talde batek honako gutun hau helarazi du, ingeles eta frantseseko klaseak "inongo arrazoirik eman gabe" bertan behera gelditu direla salatuz.

"Zarauzko HHE/EPAko ikasle talde bat gara. Ekainean ireki zen aurrematrikula epea eta irailaren 16an eman zuten argitara onartuen zerrenda. Irailaren 19an egindako bilera informatiboan, ordea, ez dela ingeleseko eta frantseseko klaserik egongo jakinarazi ziguten, ikasturte hasierako araudiaren arabera. Ez ziguten beste inongo arrazoirik eman.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ez du ordezko aukerarik proposatu. Ez al da beranduegi egoera honen berri emateko? Iraila erdian ikasketa plana aldatzeko? Horra zer dakargun Hezkuntza Sailaren murrizketa politikak".