Aldaketak izango dira Azkoitia-Zarautz autobus linean, urriaren 1etik aurrera

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 28a, 10:52
Azkoitia-Zarautz linearen ordutegi berria.

Lurraldebusek jakinarazi duenez, urriaren 1etik aurrera aldaketak izango dira Azkoitia-Zarautz eta Zestoa-Ermua autobus lineetan. Azkoitia-Zarautz noranzkoan, astelehenetik ostiralera, 11:05eko eta 18:05eko zerbitzuak 11:20an eta 18:20an izango dira. Ibilbidea AP-8 autopistatik egingo da.

Zestua-Ermua lineari dagokionez, bi aldaketa nagusi iragarri ditu Lurraldebusek, geltoki berriak direla eta. Alde batetik, Ermuarako noranzkoan, Altzibarren (Azkoitia) ere geltokia izango da. Bestetik, Zestoa-Ermua eta Ermua-Azpeitia noranzkoetan, Azitainen ere geldituko da autobusa.