Kataluniako erreferendumaren urteurrena dela eta, elkarretaratzea deitu dute

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 28a, 12:07

Kataluniako iazko erreferendumaren urteurrena izango da urriaren 1ean, eta horren harira, Gure Esku Dagok elkartasun elkarretaratzea deitu du Zarautzen. Askatasuna erabakitzea da lemapean, 19:00etan Lege Zaharren enparantzan biltzeko deialdia egin dute.