Orokietako ordezkaritza bat Sizilian ari da formakuntza jasotzen

Zarauzko hitza 2018ko ira. 28a, 12:47

Sizilian daude Orokietako zuzendaria eta bi irakasle, formakuntza jasotzen. Bertan, Bagheriako alkateordea eta Erasmus+ proiektukideak ezagutzeaz gain, Gramsci eskolan izan dira ekintzailetza IKTak lantzen. Hala adierazi dute beren Twitter kontuan:«Ikasleei sormena garatzen lagunduko dieten IKT baliabide batzuk ezagutu ditugu. Benetan interesgarria!».