Gaurtik hasita igandera bitartean ospatuko dituzte Itxasmendi auzoko jaiak. Ekitaldiz betetako hiru egun prestatu dituzte auzoko festa batzordekoek, eta gaur emango diote hasiera egitarauari, 18:30ean; traka eta suziriak botako dituzte, eta Txan-Txan azalduko da, buruhandiekin batera. Ondoren, 19:00etan, pintxo-potea izango da karpan. 19:30ean, gaztetxoentzako dantzaldia antolatu dute, Alaiki taldearekin, eta 23:00etan, gau dantzaldia izango da. Jarraian, DJ Raulek girotuko du auzoa.
Larunbatean eta igandean ere jarraipena izango dute festek, eta egitarau oparoa izango da. Hona hemen egitaraua osorik.