Iñigo Vidondok eta Idoia Martinez de Lafuentek irabazi dute Euskal Kosta Krosa Rollerra

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 29a, 18:27
Vidondo, bakarrik, lasterketan (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Zarautz eta Getaria artean 16 kilometroko ibilbidea egin dute patinen gainean 200 lagunek, eta 24:23 denborarekin helmugaratu da Vidondo. Ihes eginda iritsi da, eta bigarrenari lau minutuko aldea atera dio. Lehen emakumeak, berriz, 28:08 denbora egin du.

Euskal Kosta Kroseko lehen proba 15:45ean hasi da, irristaketako lasterketarekin. Malekoitik abiatu dira 200 parte hartzaile patinetan, eta Getariara joan-etorri egin dute. Eguraldia lagun, aparteko arazorik gabe joan da lasterketa, nahiz eta guneren batean zoruarene egoeragatik kontuz ibili behar izan duten.

Ihesaldia ere izan da lasterketan, Iñigo Vidondo irabazleak alde egin baitio pelotoiari, eta bakarrik helmugaratu baita, lau minutuko aldea aterata bigarrenari, gainera. 24:23 denbora egin du Vidondok. Idoia Martinez de Lafuente izan da aurreneko emakumea, eta pelotoian iritsi da hura. 28:08 denbora egin du.

SAILKAPENA

Gizonezkoak:

1. Iñigo Vidondo 24:23

2. Daniel Muro 28:04

3. Asier Peña 28:06

Emakumezkoak:

1. Idoia Martinez de Lafuente 28:08

2. Oihane Ziganda 30:01

3. Bego Huerta 30:04