Euskal Kosta Kroseko maratoi erdiko eta irristaketa probako sailkapenak, hemen

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 30a, 11:31

Antolatzaileek plazaratu dituzte larunbat arratsaldean Zarauztik abiatu ziren irristaketa probako eta maratoi erdiko parte hartzaileen sailkapen denborak.

Abdelhadi El Mouaziz eta Aroa Merino nagusitu ziren atzo Euskal Kosta Kroseko maratoi erdian, eta Iñigo Vidondo eta Idoia Martinez de Lafuente, irristaketa proban (ikusi argazki bilduma).

Ehunka lagunek hartu zuten parte Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako kirol egitasmoan, eta sailkapenak hemen daude ikusgai parte hartzaileen denbora guztiekin.