Txiki omendu dute Cerdanyolan

Zarauzko hitza 2018ko ira. 30a, 15:43

Ostegunean, irailaren 27an, bete ziren 43 urte Francoren erregimenak Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra fusilatu zuela Can Catà basoan, Cerdanyola del Vallesen (Bartzelona, Katalunia). Hori dela eta, azken urteetan ohi bezala, omenaldia egin diote gaur eguerdian bertan.

Txikiren senideen ordezkaritza bertan izan da, baita Zarauzko EH Bilduren ordezkaritza bat ere, Ane Arruti, Mikel Goenaga eta Aitor Korta zinegotziak, hain zuzen. Horiez gain, besteak beste, Kataluniako hainbat pertsona ezagun ere izan da, esaterako, Joan Tarda ERCko ordezkaria Espainiako Kongresuan eta David Fernandez kazetaria eta CUPeko kidea.